|

Sasieta
Mankomunitatea Goierri eta Urola Garaiko eskualdetako etxeetako
zaborrak kudeatzen dituen udalen elkartea da. Bere zeregin
nagusiak zabor-bilketa, gaikako bilketa eta Sasieta zabortegiaren
kudeaketa dira.
Sasieta
Mankomunitatea hondakinen kudeaketaren arazoei erantzuna emateko
sortu zen. Nahiz eta berez urte batzuk lehenago abiatu zen,
1991. urtean inauguratu zen Sasieta Zabortegi Kontrolatua.
Urte bat beranduago zabor-bilketa ere mankomunatu egin zen.
Urte horretan bertan, 1992an, gaikako bilketa bultzatzen hasi
zen, garai hartako beira bilketa bakarretik gaur egungo 8
bilketa bereiztuetara ailegatzeko.
Lehen esan
bezala Sasieta Mankomunitatea Goierri
eta Urola Garaiko
herriek osatzen dute. Hogeitabi herri eta 64.861 biztanle guztira.
Hauek dira Sasietako herriak:
| Herria |
Biztanleak |
| Altzaga |
106 |
| Arama |
163 |
| Ataun |
1.557 |
| Beasain |
12.108 |
| Ezkio-Itsaso |
544 |
| Gabiria |
422 |
| Gaintza |
133 |
| Idiazabal |
2.082 |
| Itsasondo |
576 |
| Lazkao |
4.920 |
| Legazpi |
8.741 |
| Legorreta |
1.351 |
| Mutiloa |
158 |
| Olaberria |
904 |
| Ordizia |
8.938 |
| Ormaiztegi |
1.170 |
| Segura |
1.225 |
| Urretxu |
6.550 |
| Zaldibia |
1.490 |
| Zegama |
1.294 |
| Zerain |
254 |
| Zumarraga |
10.175 |
| GUZTIRA |
64.861 |
Lehen
esandako eginkizun nagusi hauekin
erlazionatuta
dauden beste atal batzuk ere jorratzen ditu Sasietak. Hala
nola:
Ø
Urretxuko Garbigunea
Ø Ontziak Sailkatzeko Legazpiko Planta
Ø Industriarentzat bilketa bereziak
Ø Traste zaharren bilketa
Ø Zabortegiko gasa ustizteko planta: BioSasieta
Ø Ingurumen heziketa eta kontzienziazio kanpainak
|