Gure etxe eta bulegoetan, hainbat tresna elektriko eta elektroniko zahar eta hondatu botatzen dira (telebistak, ordenadoreak, imprimagailuak, mikrouhin-labeak, telefonoak, xurgagailuak, idazmakinak, irrati-kasetak, etab.), beren baitan arriskutsuak izan litezkeen gaiak dituztenak (merkuriozko erreleak, PCBdun kondentsadoreak, beruna duten izpi katodikoen hodiak, etab.). Gai hauek ondo babestuta daudenez, normalean ez daude erabiltzaileen esku-eskura. Tresna bota edo arduragabeki tratatzen denean sortzen dira arriskuak.

 
  Zer egin dezakezu tresna elektriko eta elektronikoekin?
 
  Traste Zaharrak Biltzeko Zerbitzura deitu (Tfnoa: 943 16 15 55) eta bilketa-egunean hurbilen dagoen zabor-gunean utzi.  
  Beasaingo Sasieta zabortegira eraman.  
  Urretxuko Garbigunera eraman.  

  Zer egiten zaie tresna elektriko eta elektronikoei?

Asua-Sondikako I. R. ELECTRONIK, S.L. enpresara bidaltzen dira. Han ematen dizkieten tratamenduei esker, birzikla daitezkeen osagaiak berreskuratu egiten dira, hala nola, beira, plastikoak eta hainbat metal (altzairua, kobrea, aluminioa, zinka, metal preziatuak, etab) eta arriskutsuak izan litezkeenak bereizi egiten dira. hauek, gero, era egokian tratatu eta horretarako baimena duten kudeatzaileei ematen zaizkie.
  Ingurugiroari egindako mesedeak
  Tresna elektriko eta elektronikoek dituzten lehengaiak, erabili egiten dira, eta horrela, energia aurreztu eta baliabide naturalak babesten dira.
  Tresna elektriko eta elektronikoek dituzten osagai arriskutsuak ingurunean zabaltzea galarazten da.
  Zabor gutxiago zabortegian.