Zerbitzu honen bitartez enpresek aholkularitza bereizia jasotzen dute hondakinen kudeaketari dagokionez.

Mankomunitatearen zerbitzuez gain, dauden beste aukera guztien berri ere ematen da.

Aholkularitza honetan garatzen diren gaiak hauek dira funtsean:

-Hondakinen kudeaketa planen diseinua (hondakinen sailkapena-banaketa, birziklapen aukerak, kudeaketa egokia, dokumentazioa, etab.).

-ISO 14.001 ziurtatze prozesuan aholkularitza hondakinen atalean.

-Hondakinen kudeaketa. Hondakinei buruzko informazioa: bateragarriak, inerteak, arriskutsuak, etab.).

-Ingurumen informazioa orokorrean.


Industrietako bilketa >>>

Zerbitzu hau jaso ahal izateko, nahikoa da Aholkularitza Bulegora deitzea:
943 16 15 55
· Arduraduna: ENRIKE ENPARANTZA ·