Sasieta Mankomunitateak urtero kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatzen du. Kanpaina hau gaikako bilketan oinarritzen da batez ere eta Sasietako herritar guztiei zuzentzen da.
  Kanpaina orokor honetaz gain Sasietak ikastetxeentzat heziketa programa berezia dauka. Programa honen atal nagusia gure instalazioetara egiten diren bisitetan oinarritzen da. Bisita hauek nahiz eta ikastetxeentzat moldatuta egon edozein taldek eskatu dezake. Bisitatu daitezkeen instalazioak.
  • Ontziak sailkatzeko planta (Legazpi): Edukiontzi horian jasotzen diren materialak sailkatzeko dagoen planta. Bisitan bilketa honen gorabeherak, historia, plastiko desberdinen ezaugarriak eta plastikoa birziklatzeko praktika bat lantzen dira. Iraupena: 45-60 min.
  • Sasieta zabortegia + BioSasieta (Beasain): Zabortegi kontrolatu batean nola lan egiten den erakusten da eta zaborrak usteltzean sortzen duen gasa argindarra sortzeko plantaren bisitarekin bukatzen da. Iraupena: 45-60 min.
 Instalazio batetik bestera 20min. Beraz bistaren iraupen osoa 2 edo 2,25 ordu izaten da.

Bisita egiteko baldintzak:
1.- Instalazioak bisitatzeko arauak jeitsi, irakurri eta onartu. [bisitak.arauak.zip] [visitas.normas.zip].
2.- Sasietako bulegora deitu data adosteko. Harremana: Enrike Enparantza.
3.- Hurrengo formularioa bete:
Ikastetxearen izena:
Herria: Ikasle kopurua:     Adina:

Tlf:

Bisitatu nahi diren instalazioak: Zabortegia (Beasain) Ontziak Sailkatzeko Planta (Legazpi)
Telefonoz adostu den bisitarako data: Ordua:
Arduradunen izenak:
Arauen onarpena: Irakurri ditugu arauak eta onartzen ditugu