Parke publiko eta etxe askotako lorategietan, bertan egin ohi den inauste, belar mozte, sasi kentze eta antzeko lanen ondorioz, hainbat landare-hondakin sortzen da: adarrak, hostoak, belarra, etab.

Nora eraman ditzakezu landare-hondakinak?
  Beasaingo Sasieta zabortegira.
  Urretxuko Garbigunera.
 
Zer egiten zaie landare-hondakinei?

Zabortegian eta Garbigunean pilatu, eta gero konpostatze-lanak egiten dituen lantegi batera bidaltzen dira. Han dena xehatu, hondu eta bahetu ondoren, "konposta" izeneko ekoizkina lortzen da, lorategi, mintegi eta antzeko lekuetan ongarri gisa erabiltzeko egokia dena alegia.

Ingurugiroari egindako mesedeak

  Orain gutxi arte erre edo zabortegian lurperatzen ziren hondakinak, orain lehengai modura erabiltzen dira.
  Zabor gutxiago zabortegian.