Janzteko arropak, era guztietakoak:
     · Kalekoak, kirol egitekoak, bainukoak, etab.
     · Haur zein helduen arropak
     · Barruko nahiz gaineko arropak

Etxeko arropak oro har:
maindireak, mantak, koltxak, gortinak, toailak, etab.

Oinetakoak:
egoera onean daudenak bakarrik.


Osagarriak:
gerrikoak, gorbatak, galtza-uhalak, lepokoak, mukizapiak, poltsak, karterak, gerriko poltsak, etab.
 


 
Ehungintzako ebakitze-hondakinak.

Industrian garbitasun-lanetan erabilitako trapuak.

Zoru-garbigailuak, hautsa kentzeko trapuak, baietak, etab.

Alfonbrak eta moketak.





· Arropa poltsa itxietan sartuta atera.

· Arropa oso zaharrak ere biltzen dira.
· Arropa Karitasera bidaltzen da.

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Arropen norakoa

Jasotako arropa guztia Errenderiko Masti Loidi industrialdean dagoen berreskuraketa planta batetara eramango da. Bertan arropa sailkatu eta egokitu ondoren honako erabilpen hau emango zaio:

1)     Ehunak birziklatzen dituzten handizkariei salmenta. Hauek, zenbait selekzio eta manipulazio lan egin ondoren zera lortzen dute:

a)     Saltzeko arropak
b)    Erabilpen industrial ezberdinetarako azpiproduktuak, hala nola:

· Garbitasuna egiteko trapuak
· Autoei zuzendutako insonorizazio mantak fabrikatzeko ilazkia
·Altzarietan (aulki, besaulki etab.) betegarri bezala erabiltzeko ehun-aglomeratua

2)     Egoera onean dauden arropak, garbitu eta plantxatu egiten dira eta ondoren, bi bide jarraitzen dute:

a) Giza-asistentzia: pertsona behartsuei banatzen zaie parrokien bidez, atzerritarrentzako harrera zentruen bidez, pasadizoko jendearentzako zentruen bidez, harrera pisuen bidez, Martuteneko espetxea etab.

b) Bigarren eskuko arropa salmenta: Merkataritza Justuko dendetan, azoka eta merkatu txikietan.