• Ehun-milak ultra-traila naturarekin agresiboa ez den lasterketa izango da.
  • Partahartzaileek ezingo dute hondakinik utzi ibilbidean, ez eta bere arrastorik.
  • Horretarako hondakin-poltsatxoa eta edalontzi berrerabilgarria emango zaie.
  • Deskantsu-eremuetan janariak berrerabilgarriak diren plateretan eta ontzietan emango dira.
  • Ahalik eta ontzi gutxienak sortuko dira, ura eta beste edariak depostu handietatik dosifikatuko dira.
  • Eremu hauetan gainera birziklatzeko edukiontziak izango dira.
  • Helburua ibilbidea zegoen bezala uztea da naturan eraginik sortu gabe.
  • Sasieta mankomunitateak bere laguntza emango du ingurumeneko atal honetan elementu hauetaz eta logistikaz hornituz.
  • Sasieta beti ingurumenaren alde.
www.ehunmilak.com