Sasieta
Mankomunitateak urtero kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat
antolatzen du. Kanpaina hau gaikako bilketan oinarritzen da batez ere
eta Sasietako herritar guztiei zuzentzen da.
Kanpaina
orokor honetaz gain Sasietak ikastetxeentzat heziketa programa berezia
dauka. Programa honen atal nagusia gure instalazioetara egiten diren bisitetan
oinarritzen da. Bisita hauek nahiz eta ikastetxeentzat moldatuta egon
edozein taldek eskatu dezake. Bisitatu daitezkeen instalazioak.
Ontziak
sailkatzeko planta (Legazpi):Edukiontzi horian jasotzen diren
materialak sailkatzeko dagoen planta. Bisitan bilketa honen gorabeherak,
historia, plastiko desberdinen ezaugarriak eta plastikoa birziklatzeko
praktika bat lantzen dira. Iraupena: 45-60 min.
Sasieta
zabortegia + BioSasieta (Beasain): Zabortegi
kontrolatu batean nola lan egiten den erakusten da eta zaborrak usteltzean
sortzen duen gasa argindarra sortzeko plantaren bisitarekin bukatzen
da. Iraupena: 45-60 min.
Instalazio
batetik bestera 20min. Beraz bistaren iraupen osoa 2 edo 2,25 ordu
izaten da.