Tonerra edo tintazko kartutxoa bukatu al zaizu? Ez bota, orain hauek ere birziklatu daitezke.
1.- Eraman zure Kultur-etxe, liburutegi, udaletxe, KZ-gune edo polikiroldegira. Han edukiontzi berezi bat aurkituko duzu bertan uzteko.
Bigarren fase batean ikastetxe, zentru komertzial eta informatika dendetan ere jarriko da.
2.- Toner eta kartutxo hauek birziklatu egingo dira berriz ere erabiltzeko. Barrutik garbitu, gastatzen diren pieza mugikorrak aldatu eta berriz beteko dira tintaz.
3.- Zikloa isteko eta ingurumenari laguntzeko berrerabili itzazu toner eta kartutxo hauek zure inprimagailuan.