Zerbitzu
honek altzariak, etxetresna elektrikoak eta ezertarako balio ez duten
tresnak biltzea du xede.
Udalerri
bakoitzean egun zehatz batean biltzen da. Utzi trastea
bilketa-egunaren bezperan. Ez atera
trastea egutegitik kanpo. Jakinarazi
mankomunitateari zein puntutan utzi behar dituzun trasteak. Utzi trasteak
zabor puntuan baina edukiontziaren kontra jarri gabe.
Kontuan izan!: EZ dira obra-hondakinak jasotzen. Erabili
Garbigunea edo kontratatu garraiolari espezializatua.
Traste zaharrak gaika jasotzen dira birziklatu ahal izateko:
Egurra
eta zurkiak (altzariak, etab.). Txatarra
eta linea “zuriko” tresnak (garbigailuak, hozkailuak, etab.). Linea “griseko”
tresnak (ordenagailuak, pantailak, etab). Linea “marroiko”
tresnak (telebistak, etab).
Gainerako traste guztiak zabortegira eramaten dira.
Egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea
lortzen da.