Bere izakeraz eta osaeraz hiri-hondakinei bateragarriak diren hondakinak bakarrik biltzen dira (hondakin organikoak, bulegoen garbitasunekoak, edari-makinetakoak, laneko arropa zaharrak, etab.)

KONTUAN IZAN
! Ez dira hiri-hondakintzat (zaborrak) onartzen eta beraz bilketa-zerbitzuak ez ditu ondoko hondakin hauek bilduko:

· Eskonbroak eta obretan eta konpontze-lanetan sortutako hondakinak
· Industria-hondakinak (ekoizpeneko hondakinak, gurpilak, bidoiak, etab.)
· Hondakin arriskutsuak (olioak, taladrinak, disolbatzaileak, irazkiak,
etab.)

Hauen kudeaketa bakoitzaren bitartekoz edo hondakin-garraiolarien bidez egin beharko da.