Sasieta zabortegia Beasaingo mendebaldean dagoen V itxurako sakongune batean kokatzen da, Salbatore auzoan dago eta Madril-Irun trenbidearen hegoaldera. Zabortegia 1991. urteko martxoan jarri zen abian eta bertan 3 mankomunitatetako hiri-hondakinak kudeatzen dira. Guztira 185.000 biztanle:
Sasieta mankomunitatea
Deba-Goienako mankomunitatea
Tolosaldeako mankomunitatea
Zabortegia erabili ahal izateko Sasieta mankomunitatearen onarpena behar da.
Hondakinez osatutako geruzak bata bestearen gainean jarriz lan egiten da zabortegian. Ondoren Hondakinak estali egiten dira altzairugintzako labe elektrikoetako zeparekin. Laneko prozedura ondorengo grafikoan ikus daiteke:
Lehendabizi Hondakinak pisatu egiten dira. Ondoren zabortegira garraiatzen dira eremu jakin batetan botatzeko. Makinek zaborra zabaldu egiten dute geruza bat lortu arte eta ondoren bere gainetik ibiltzen dira ondo zapaldu eta trinkotu arte. Hau egindakoan altzairugintzako zeparekin estaltzen da ibilgailuak gainetik ondo ibiltzeko, haizeak plastikoak eraman ez ditzan, arratoiak egon ez ditezen, usaiarengatik, etab. Bukatzeko, puntu bakoitzaren azkeneko kotara ailegatzen garenean buztin-geruza batez estaltzen da eta honen gainean lur-beltza bota zabortegian belarra eta landareak hazi daitezen eta honela ingurunearekin bat egin. Zaborrarekin nahasten diren ur-zikinak (lixibiatuak) bildu eta kudeatu egiten dira. Zaborrak usteltzean sortzen duten gasa ere bildu egiten da aprobetxatzeko BioSasieta.