BAI!!!
- Janzteko arropak, era guztietakoak: Kalekoak, kirol egitekoak, bainukoak, etab. Haur zein helduen arropak eta azkenik barruko nahiz gaineko arropak.
- Etxeko arropak oro har: maindireak, mantak, koltxak, gortinak, toailak, etab.
- Oinetakoak: egoera onean daudenak bakarrik.
- Osagarriak: gerrikoak, gorbatak, galtza-uhalak, lepokoak, mukizapiak, poltsak, karterak, gerriko poltsak, etab.
EZ!!!
- Ehungintzako ebakitze-Hondakinak.
- Industrian garbitasun-lanetan erabilitako trapuak.
- Zoru-garbigailuak, hautsa kentzeko trapuak, baietak, etab.
- Alfonbrak eta moketak.
OSO GARRANTZITSUAK
- Arropa poltsa itxietan sartuta atera.
- Arropa oso zaharrak ere biltzen dira.
- Arropa Karitasera bidaltzen da.
Arropen norakoa
Jasotako arropa guztia Errenderiko Masti Loidi industrialdean dagoen berreskuraketa planta batetara eramango da. Bertan arropa sailkatu eta egokitu ondoren honako erabilpen hau emango zaio:
Egoera onean dauden arropak, garbitu eta plantxatu egiten dira eta ondoren, bi bide jarraitzen dute:
- Saltzeko arropak
- Erabilpen industrial ezberdinetarako azpiproduktuak, hala nola:
- Garbitasuna egiteko trapuak
- Autoei zuzendutako insonorizazio mantak fabrikatzeko ilazkia
- Altzarietan (aulki, besaulki etab.) betegarri bezala erabiltzeko ehun-aglomeratua
Egoera onean dauden arropak, garbitu eta plantxatu egiten dira eta ondoren, bi bide jarraitzen dute:
- Giza-asistentzia: pertsona behartsuei banatzen zaie parrokien bidez, atzerritarrentzako harrera zentruen bidez, pasadizoko jendearentzako zentruen bidez, harrera pisuen bidez, Martuteneko espetxea etab.
- Bigarren eskuko arropa salmenta: Merkataritza Justuko dendetan, azoka eta merkatu txikietan.