Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Aurkezpena

Sasieta Mankomunitatea Goierri eta Urola Garaiko eskualdetako etxeetako zaborrak kudeatzen dituen udalen elkartea da. Bere zeregin nagusiak zabor-bilketa, gaikako bilketa eta Sasieta zabortegiaren kudeaketa dira. Sasieta Mankomunitatea Hondakinen kudeaketaren arazoei erantzuna emateko sortu zen. Nahiz eta berez urte batzuk lehenago abiatu zen, 1991. urtean inauguratu zen Sasieta Zabortegi Kontrolatua. Urte bat beranduago zabor-bilketa ere mankomunatu egin zen. Urte horretan bertan, 1992an, gaikako bilketa bultzatzen hasi zen, garai hartako beira bilketa bakarretik gaur egungo 8 bilketa bereiztuetara ailegatzeko. Lehen esan bezala Sasieta Mankomunitatea Goierri eta Urola Garaiko herriek osatzen dute. Hogeitabi herri eta 64.861 biztanle guztira. Hauek dira Sasietako herriak:

Herria Biztanleria
Altzaga 106
Arama 163
Ataun 1.557
Beasain 12.108
Ezkio-Itsaso 544
Gabiria 422
Gaintza 133
Idiazabal 2.082
Itsasondo 576
Lazkao 4.920
Legazpi 8.741
Legorreta 1.351
Mutiloa 158
Olaberria 904
Ordizia 8.938
Ormaiztegi 1.170
Segura 1.225
Urretxu 6.550
Zaldibia 1.490
Zegama 1.294
Zerain 254
Zumarraga 10.175
GUZTIRA 64.861

Lehen esandako eginkizun nagusi hauekin erlazionatuta dauden beste atal batzuk ere jorratzen ditu Sasietak. Hala nola:

  • Urretxuko Garbigunea
  • Ontziak Sailkatzeko Legazpiko Planta
  • Industriarentzat bilketa bereziak
  • Traste zaharren bilketa
  • Zabortegiko gasa ustizteko planta: BioSasieta
  • Ingurumen heziketa eta kontzienziazio kanpainak

web www.sasieta.net weba