Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Biosasieta

BioSasieta plantaren funtzionamenduaren lehendabiziko urteko txostena.

BioSasieta, Sasieta zabortegian sortzen den biogasa energetikoki ustiatzen duen planta da. Zaborrak duen zati organikoaren hartzidura dela eta, %49-52 portzentaian metanoa duen gasa sortzen da. Gas hau egokia da energetikoki ustiatzeko.

Biogasa plantaraino xurgatzen da non egokitu egiten den 475 kw sortzen dituen motore-alternadore multzora bultzatzeko. BioSasieta 2002ko otsailaren 28an abiatu zen. Lanean daraman lehendabiziko urte honetan 2,8 milioi kw.ordu sortzea espero da eta bigarren eta ondorengo urteetan 3,4 milioi kw.orduetara iristea, hau da, 3.500 biztanleen kontsumo beharrak asetzeko lain.

BioSasieta S.A. Energiaren Euskal Erakundeak, EVE-k, eta Sasieta Mankomunitateak erdi-bana sortu duten elkartea da. Helburua zabortegiaren kudeaketa egokia eta energia sortzearen bateratzea da.

Zuhaitza superman modura biosasietaren logoa duela

web www.sasieta.net weba