Non utz ditzakezu botikak ?
Edozein farmazietan.
Zer motatako botikak ?
Epea betea dutenak nahiz erabiltzeko moduan daudenak.
Zer egiten zaie botikei?
Mugarik gabeko Botikariak erakundeari bidali eta han profesional adituek sailkatu egiten dituzte. Erabil daitezkeen botikak premia dutenei laguntzeko balio izango dute, eta gainerakoak erraustu egingo dira.
JARRAIBIDEAK
- Ez eraman farmaziara kosmetika edo apainketarako ekoizkinak (ukendu hidratatzaileak, beltzarantzeko esnekiak, xanpuak, azkazaletako esmalteak, argaltzeko ekoizkinak, etab.).
- Zalantzarik baduzu, galdetu zure botikariari.