Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Sasieta.net web guneko erabilerraztasun politika

Sasieta web gunearen orriak "Web Content Accessibility Guidelines 1.0" (Web 1.0 edukietara erraz iristeko jarraibideak) dokumentuan adierazten diren jarraibideen arabera diseinatuak eta definituak izan dira, W3C-ren WAI taldeak landutakoak.
 
Jarraibide horien helburua da Interneten eskainitako informazio guztia herritar guztien eskura jartzea. Honako hauek dira hartutako neurrien arteko garrantzitsuenak:
 
Estandarrak
Edukiak eta egitura XHTML 1.0 Strict hizkuntzan sortu dira eta elementuak eduki eta modu grafikoan aurkezteko, CSS kaskadako estilo-orriak erabili dira. Orri guztiak balidatu dira XHTML 1.0 Strict eta CSS 2.0 moduan.
 
Irudiak
Irudi guztiek dute azalpen labur bat alt atributuari esker.
 
Estekak
Esteka guztiek dute azalpen labur bat title atributuari esker.
 
Testuaren tamaina
Erabili diren letra-tipoak neurri erlatiboak dituzte, erabiltzaileak erabiltzen ari duen nabigatzailetik haren tamaina kontrolatzeko gai izango delarik.
 
Teklatuaren laburbideak
Atal desberdinetan modu azkar eta zuzenean sartzea errazten dute. Honako hauek dira web gunean erabil daitezkeen laburbide nagusiak:
  • 1: Hasierara joateko
  • 2: Web mapara joateko
  • 3: Harremana atalera joateko
  • 4: Konposta atalera joateko
  • 5: Berriak atalera joateko
  • 6: Lege oharra irakurtzeko
  • 7: Erabilerraztasun atalera joateko
Teklatuaren laburbideak aktibatzeko modua nabigatzailearen arabera aldatzen da. Hauek dira maizen erabiltzen direnak:
  • Internet Explorer: ALT + letra + ENTER
  • Netscape: ALT + letra
  • Mozilla: ALT + letra
  • Opera: LETRA LARRIA + ESC + letra
Nabigazioa
Web guneak orrialde guztietan egitura bera mantenduz nabigazio koherentea eskaintzen du. Hauek dira osagaiak:
  • Nabigaziorako menu nagusiak, ezkerrean azaltzen dena, atal nagusietako zatietara eramango gaituzten estekak ditu.
  • Web gunearen edukiak azaltzen diren zentroko zonaldea.
Diseinua
Web guneak kaskadako estilo-orriak eta kapak (CSS) erabiltzen ditu orrien diseinurako. Horrela, edukia ez dago aurkezpenaren menpe eta hala nahi duten erabiltzaileek informazioa erabil dezakete estilo-orriak jaisteko funtzioa desgaitzen badute.
 
Erabilerraztasun-maila
www.sasieta.net gunea TAW eta W3C Markup Validation Service (W3C-ren Balidazio-zerbitzua) tresnen bitartez izan da balidatua.
 
Lortutako erabilerraztasun-maila A bikoitzekoa izan da (AA), A hirukoitzaren (AAA) hainbat arau ere betetzen dituen arren.
 
Orriaren amaieran azaltzen diren ikonoak web gunearen diseinuak aipaturiko erabilerraztasun-baldintzak betetzen dituela adierazten dute.
  • XHTML 1.0 bertsioaren hizkuntzarentzat 3WC baldintzak betetzen ditu.
  • HTML 4.01 bertsioaren hizkuntzarentzat 3WC baldintzak betetzen ditu.
  • CSS 2.0 estilo-orrietan 3WC-k zehaztutako sintaxia betetzen du.
  • WAI-aren arabera, Web 1.0 Edukietara sartzeko errazteko Jarraibideak betetzen ditu, A Bikoitza mailarekin.
Erabiltzaileren batek, nabigatzen ari denean, edukietan sartzeko orduan arazorik balu, edo WAI Jarraibideak guztiz betetzen ez direla hautemango balu, arren, aditzera eman iezaguzu ahalik eta azkarren honako helbide elektronikora idatziz: enrike@sasieta.net

Ikonoak

Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauen A bikoitza onargarria

Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A bikoitza (AA) mailan betetzen dela onartzen du. Estekak, erabilerraztasun mailen eta ikonoen azalpenara eramaten du.

TAW 1.1 onargarria

Ikono honek TAW 1.1 tresnarekin gainbegirartuta eta onartua izan dela onartzen du. Estekak TAW web gunera eramaten du.

XHTML-a 1.0 onargarria

Ikono honek XHTML-a 1.0 bertsioan modu egokian erabilita dagoela eta bere sintaxia hizkuntza gramatikara hertsiki egokitzen dela onartzen du. Estekak W3C-eko balidatzailera eramaten du.

CSS 2 onargarria

Ikono honek CSS estilo-orrien sintaxia modu egokian erabili dela onartzen du. W3C-eko estilo-orrien balidatzailera eramaten du.

web www.sasieta.net weba