Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Etxeetako hondakinak

Bilketa, batik bat, alboko kargako kamioi robotizatu batekin egiten da.

  • Atera zaborrak 20:00etatik 22:30etara.
  • Poltsak edukiontzietan sartu behar dira beti, ez dira inoiz kanpoan utzi behar.
  • Poltsak ondo itxi behar dira.

Kontuan izan!: Edukiontzi honetan material birziklagarriak sartzen baditugu, EZ dira inoiz aprobetxatuko. Material hauek zabortegira eramaten dira, eta beraz, han utzi eta betiko estaltzen dira.

Hondakin birziklagarriak botatzeko, erabil itzazu Gaikako Bilketarako edukiontziak.

Maiztasuna: Herri handietan (Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi) egunero biltzen da, asteko 7 egunetan, jaiegunak barne.

Gainerako udalerrietan ez da maiztasun berarekin biltzen, astean 2-5 egunen bitarte horretan biltzen baita..

Garbitu eta mantentzea

Zabor-edukiontziak 15 egunetan behin garbitzen dira kamioi automatizatu batez. Gainera, bi hilabetero, eskuz ere garbitzen dira presio-pistola erabilita.

Bestalde, langile bat edukiontzien mantentze-lanetaz arduratzen da egunero, apurtutakoa konponduz, graffitiak garbituz, etab.

Arbola esku jokoa egiten zaborrarekin

web www.sasieta.net weba