Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Etxeetako hondakin arriskutsuen bilketa

Sasieta mankomunitateak sukaldeko olio-bilketa zerbitzua zabaldu egin du. Hemndik aurrera etxetan sortzen diren hondakin kutsatzaileak ere jasoko dira ondoren modu berezian kudeatzeko.

Zein hondakin jasotzen dira ?

  • Autotako olio eta bateriak
  • Garbitasuna egiteko produktu kimikoak (lixiba, amoniako, agoarras...)
  • Aerosolak, beteta edo ia beteta
  • Pinturak eta barnizak
  • Disolbatzaileak
  • Fluoreszenteak
  • Kartutxo eta tonerrak
  • Erradiografiak
  • Telefono mugikorrak eta kargadoreak
  • Merkuriozko termometroak
  • Aparatu elektriko txikiak

Noiz eta non?

Hondakin hauek sukaldeko olioa biltzen duen kamioira eraman daitezke, herri bakoitzean ezarritako ordutegi eta egutegi barruan.

Zergatik?

Hondakin hauek osagai kutsatzaileak dituzte eta horregatik aparteko kudeaketa eskatzen dute.

  • Lazkaon, hileko lehen astelehenean. 9:00 - 13:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Beasain, hileko lehen asteartea. 9:00 - 13:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Ormaiztegi, hileko bigarren asteartea. 9:00 - 12:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Legorretan, hileko bigarren asteartea. 9:00 - 12:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Ordizian, hileko lehen asteazkena. 9:00 - 13:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Urretxun, hileko lehen osteguna. 9:00 - 13:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Zegaman, hileko azken osteguna. 9:00 - 12:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Legazpin, hileko lehen ostirala. 9:00 - 13:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Zumarragan, hileko bigarren larunbata. 9:00 - 14:00 bitartean merkatuko plazan.
  • Ordiziako EROSKIn , hileko lehen larunbata. 9:00 - 14:00 bitartean aparkalekuan.
  • Olaberriako CARREFOURen, hileko lehen larunbata. 16:00 - 20:00 bitartean aparkalekuan.
Zuhaitza, mugikor, telebista, diskman eta batidora batekin jolasean

web www.sasieta.net weba