Gure etxe eta bulegoetan, hainbat tresna elektriko eta elektroniko zahar eta hondatu botatzen dira (telebistak, ordenadoreak, imprimagailuak, mikrouhin-labeak, telefonoak, xurgagailuak, idazmakinak, irrati-kasetak, etab.), beren baitan arriskutsuak izan litezkeen gaiak dituztenak (merkuriozko erreleak, PCBdun kondentsadoreak, beruna duten izpi katodikoen hodiak, etab.). Gai hauek ondo babestuta daudenez, normalean ez daude erabiltzaileen esku-eskura. Tresna bota edo arduragabeki tratatzen denean sortzen dira arriskuak.
Traste Zaharrak Biltzeko Zerbitzura deitu eta bilketa-egunean hurbilen dagoen zabor-gunean utzi.
Asua-Sondikako I. R. ELECTRONIK, S.L. enpresara bidaltzen dira. Han ematen dizkieten tratamenduei esker, birzikla daitezkeen osagaiak berreskuratu egiten dira, hala nola, beira, plastikoak eta hainbat metal (altzairua, kobrea, aluminioa, zinka, metal preziatuak, etab) eta arriskutsuak izan litezkeenak bereizi egiten dira. hauek, gero, era egokian tratatu eta horretarako baimena duten kudeatzaileei ematen zaizkie.