Gaztelania

Sasieta Mankomunitatearen logoa

Konposta

Aurkezpena

"Zaborrak gutxitu nahi dituzu eta ingurumenaren alde jokatu? Konposta egitean etxean sortzen dituzun hondakin organikoak 'birziklatu' egiten dira ongarri bat sortuz. Konpost hau lorategian, baratzan edo lorontzietan erabil daiteke materia organikoa natura-ziklora bueltatuz eta noski 'zabor' horri bigarren erabilpen bat emanez.

Ikastaroa: baldintzak eta egutegia

  • Sasietak proposatzen duena bakoitzak bere konposta egitea da bere etxean erabili ahal izateko. Hau da,
    etxeko-konpostaia bakoitzaren autokontsumorako.
  • Ezinbesteko baldintza: Konposta lur naturalaren gainean egiten da, beraz berdegunea, lur-saila, lorategia
    edo baratza izatea beharrezkoa da. Hau da, metodo honekin ezin da garajean edo balkoian egin. Baldintza
    hau betetzen baduzu aurrera.
  • Sasietak ikastaro bat ematen du erakusteko konposta nola egin. Bertan konposta zer den, nola egiten den
    eta nola erabiltzen den erakusten da. Ikastaroan parte hartzen dutenei 'konpostagailu' edo konposta egiteko
    ontzi bat banatzen zaie. Ikastaro honek 1,5 ordu irauten du eta teorikoa da.
  • Ikastaroaren ondoren, bi hilabete igarotakoan, experientzien elkar-trukatze foroa edo tailerra egiten da.
    Bertan hasiberri direnek bere zalantzak, galderak eta experientziak aurkezten dituzte. Denen artean zalantza
    hauek argitzen dira konposta zuzentzeko eta kalitate oneko materiala lortzeko.
  • Konpostagailua doakoa da baina aurrerago esaten diren baldintzak bete beharko dira.
  • Ikastaroan izena-emateko gure telefonora deitu behar da: 943 16 15 55
  • Ikastaroetarako toki mugatua dago. Orain urrirako 100 partaideetara mugatuko da. Konpostagailua lortzeko
    ezinbestekoa da ikastarora etortzea. Lekurik ez dutenek itxarote-zerrenda batean sartuko dira hurrengo bat a
    ntolatu arte. Ziurrenez urtarrilean.
  • Konpostagailua hartzeak baldintza batzuk betetzea eskatzen du:
    • Konpostagailua erabiltzeko da. Konposta egiteari uzten bazaio bueltatu egin beharko da beste norbaitek
      erabil dezan.
    • Konpostagailua Sasieta mankomunitatea osatzen duten herrietan bakarrik erabili ahal izango da. Hau da,
      ezingo da konpostagailua mankomunitatetik kanpo atera.
    • Sasietako teknikariak konpostagailua dagoen tokia bisitatzeko baimena eduki beharko du. Gehienbat
      prozesua kontrolatzeko edo laginak hartu ahal izateko. Honek ez du esan nahi derrigorrezko bisita bat
      egingo denik, baizik eta kontrola egiteko aukera baimendu behar dela.
    • Baldintza hauek ez badira betetzen konpostagailua bueltatu egin beharko da.

Egutegia

  • Oraingoz ez dago ikastaro berrientzat data zehatzik. Itxarote-zerrenda betetzen ari gara.
  • Deitu 943 16 15 55ra

Galdera arruntenak

  • Nik ez daukat berdegunerik. Ezin al dut konpostik egin?
    Sistema honekin ezinezkoa da, konposta egiten duten izakiak lurzorutik sartzen direlako. Beste metodo bat
    zizarekin baina gu oraingoz bestearekin hasi gara. Dena den informazioa nahi izanez gero deituiguzu.
  • Baratza bat daukat, baina ez daukat etxean bertan, konpostagailu bat lor al dezaket?
    Bai, baina ez da ez egokiena ez erosoena. Gomendatzen da etxetik gertu edukitzea ondo zaintzeko.
    Konposta egiteak ez du asti handirik kentzen baina erregularra izan behar da ondo ateratzeko.
  • Konposta egiteko beharrezkoa al da konpostagailua?
    Ez, lurzoruaren gainean egin daiteke zuzenean, hau da ximaurra egiten den bezala, baina horrela egitekotan kantitate dexente behar da. Ontziak bi funtzio dauzka. Alde batetik, kantitate txikiak direnean komeni da horrelako zerbait pila bat bildua egiteko eta tenperatura egokia lortzeko. Edota gehiegi ez lehortzeko. Bestetik txukunagoa da. Azkenik katuak, xaguak edo horrelakoak gerturatu ez ditezen komenigarria da.
  • Etxean bi gara. Egin al dezakegu konposta?
    Bai, baina zaila izan daiteke, konpostaiaren prozesua ondo joateko materia kantitate minimo bat beharrezkoa delako, bestela gehiego lehortzen da eta prozesua gelditu egiten da. Dena den hau konpostagailuaren tamainuarekin jokatuz lortu daiteke.
  • Ni neu Sasietako herri batean bizi naiz baina baserria beste eskualde batean daukat. Han jartzeko eskatu al dezaket konpostagailurik?
    Ez. Bi arrazoiarengatik. Alde batetik bertan ez bazara bizi zaila izango delako materiala botatzea edo ondo zaintzea. Bestetik Sasietako teknikariok kontrola egiteko aukera izan behar dugulako.

web www.sasieta.net weba