Ontziak sailkatzeko planta ondorengo mankomunitateei zerbitzua emateko dago prestatua: Sasieta, Deba Garaia, Deba Behea, Urola Erdia, Urola Kosta eta Tolosaldea.
Sei mankomunitate hauei dagokien biztanlegoa 328.211-koa da, Gipuzkoaren erdia hain zuzen ere.
Zer egiten zaie ontzi hauei?
- Lehendabizi Ontziak Bereizteko plantara bidaltzen dira Legazpiara, eta han, sailkatu eta fardoak egin ondoren, hainbat birziklatzaileari bidaltzen zaizkio, euren lan-prozesuetan lehengaitzat erabil ditzaten.
- Brikak paper-fabrika batera bidaltzen dira "kraft" papera egiteko eta gero, paper horren bitartez egiten dira, besteak beste, paperezko zorroak eta zakuak.
- Plastikozko ontziak hainbat motatan bereizi (PEAD, PVC, PET, film-plastikoa edo zeluloidea) eta plastiko birziklatzaileei bidaltzen zaizkie; hauek, ontziak xehatu, garbitu eta makina egokian bitartez "galautsa" deritzon arroz-alearen tamainako zatitxo bilakatzen dituzte. Azkenean, galauts hori erabiltzen da hainbat ekoizkin egiteko, hala nola, tutuak, zabor-poltsak, bidoiak, lore-ontziak, deterjente-ontzi berriak eta baita jantziak ere( forru polarrak).
- Metalezko ontziak altzairu-fabrika batera bidali eta urtu egiten dira.